Harmonika masterclassa eta Artisautza Azokak Arrasate Blues osotuko dute

0
1241

Argazkiak eta beheko testua: Antolakuntza.

-Hilaren 12an, Arrasate Bluesek harmonikako masterclass paregabea eskainiko du, Greg Izor eta Emilio Arsuaga maisuen eskutik.

-Izena emateko epea zabalik dago jada, 630 14 92 52 zenbakira deituta egin daiteke eta 10 euroko kostua du.

-Larunbatean, uztailaren 12an, 10:00etatik 20:00etara, Seber Altube plazan artisauen azoka izango da, gehienez ere 16 posturekin.

Edizio bakoitzean, Arrasate Blues jaialdia osatuagoa eta herri osoari irekiagoa izatea bilatzen da. Espazio berrietara iristeko eta Bluesa publiko berrietara hurbiltzeko programazioa eskaintzeko asmoz, jaialdiaren kultur eskaintza zabala biribiltzen lagunduko duten jarduerak izango dira zazpigarren edizio honetan.

Arrasate Blues jaialdiak espazio berezia irekiko du aurten harmonika zaleentzat eta baita jakin-min hutsa dutenentzat ere, Greg Izor eta Emilio Arsuagak, instrumentuaren nazioarteko erreferente direnak, gidatutako masterclass berezi batekin.

Hitzordua uztailaren 12an, larunbatean, goizeko 11.00etan izango da, bluesaz barrutik gozatzeko pentsatutako giro hurbilean. Masterclassean parte hartzeko interesa dutenek 630149252 telefonoan eman beharko dute izena uztailaren 10a baino lehen.

Bi maisu handiak

Greg Izor, Austinetik (Texas) zuzenean, bere estilo indartsu eta ñabardurez betearengatik da ezaguna, non Mississippi-ko bluesa Hegoaldeko rockaren energiari nahasten dion. Oholtza generoko mitoekin partekatu du, eta Ipar Amerikako blues klub onenetako ohiko artista da.

Emilio Arsuaga, berriz, Espainiako harmonikaren figura handienetako bat da; bere ibilbideak mundu osoko jaialdietara eraman du, eta duen gaitasun didaktikoak berarekin egindako saio bakoitza esperientzia ahaztezina bihurtzen du.

Jarduera harmonika inoiz jo ez duten eta hutsetik bluesa nola jotzen den deskubritu nahi duten pertsonei eta baita jotzen dutenei eta ikasi, galdetu eta bi musikari handirekin praktikatu nahi dutenei zuzenduta dago.

Gainera, saioan zehar harmonikak eskuratu ahal izango dira, Emiliok tresnak ekarriko baititu unean bertan hasi edo tresneria berritu nahi dutenentzat.

Uztailaren 12koa bluesa gertutik ikasi, partekatu eta sentitzeko aukera paregabea izango da.

Artisautza Azoka

Herriko kaleak dinamizatu eta publiko zabalago batera iristeko asmoz, Arrasate Bluesek artisautza azoka bat ere izango du. Azoka goizeko 10:00etan irekiko da Seber Altube plazan, eta hurbiltzen den orok bertako artista artisauek sortutako pieza bereziez gozatzeko aukera izango du.

Bitxigintza, bisuteria, arropa, buruko apainketak, diademak, poltsak, gorputzeko xaboiak, hidratatzaileak eta oleato ekologikoak, serigrafia, zeramika, egurrezko jostailuak, haurrentzako arropa,… Talentu eta trebetasunetik sortutako pieza bereziei esker, kalitate handiko azoka izango da.

Uztailaren 12koa artisauen eskulan-talentua ikusi eta balioesteko aukera paregabea izango da. Sormen-oasi honek 20:00etan itxiko ditu ateak, hamar orduz talentua eta pieza bereziak eskaini izanaren poztasunarekin.

Arrasate Blues Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen