Harremanek positiboki baloratu du Elkartasun Eguneko parte hartzea

0
1474

Testua eta argazkiak: Harreman

Aurten ere, ekainaren 7an, Elkartasun Egunak hainbat GKE bildu zituen Arrasaten – Oñatiko Hotz, Zehar, Aita Mari, AMS, SERSO, Inmigranteen Talde Pastorala, Centre Delás D’estudis per la pau, Bake-Ekintza Antimilitarista eta Harreman-, herritarrak informatzeko, sentsibilizatzeko eta bereziki, munduan dauden gatazka ugarietan, gerraren ondorio latzak pairatzen dituzten pertsonei gure elkartasuna adierazteko.

Edizio honetan, jarduera edo proposamen berri baten harrera ona azpimarratu nahi dugu. Maider Morras alkateak inauguratuta, panel bat jarri genuen herritarren eskura, bertan  gatazka armatuek eragiten dizkieten pentsamendu edo erreflexioak islatzeko, eta erantzuna berehalakoa izan zen. 300 post-it edo mezu inguru  jaso genituen, eta panelean itsatsi ziren. Mezuetan erreflexio ugari:  indarkeriaren gaitzespena, honek eragiten duen frustrazioa, bide baketsu eta elkarrizketaren garrantzia, elkartasuna, eta  gerrarik gabeko mundu bat eraikitzearen nahia.

Tonbolaren zenbaki sariduna 3309a izan zen. GARAZI SAGASTAri egoki tu zitzaion eta pozez gainezka hartu zuen saria: Arrasateko IBAI ARTE Merkatarien Elkarteko dendetan erabiltzeko 300 euro erosketa-bonuetan. ZORIONAK GARAZI!!!!

Portadako argazkian, ezkerretik eskuinera: Teresa Haran (Harreman), Garazi Sagasta (irabazlea), Javi Inda, Ibai-Arteko presidentea, Andoni Uribe etxebarria (Harreman).

IBAI-ARTE eta Harreman-etik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Elkartasun Eguneko ekintzetara gerturatu ziren pertsona guztiei, baita helburu solidarioa duen tonbolan parte hartu zutenei.

Beste behin ere, eskerrak IBAI-ARTE Arrasateko Merkatarien Elkarteari , emandako laguntza paregabeagatik: 250 opari baino gehiago eta 300 euroko sari berezia. Eskerrik asko!!!!!!!

Aurten jende ugari bildu zen, programatutako emanaldietan gogotsu parte hartuz.

Harreman Dendak eskaini zuen txokolatada ere arrakastatsua izan zen.

Tonbolako 4.000 txartelak berehala agortu ziren. Guztira, 3.825 euro bildu dira. Zenbateko hori Mumbaiko (India) ANKUR harrera etxearentzat da. Bertan, 200 neskato, gure laguntzarekin, bizitza duina eta errespetagarria izateko prestatzen ari dira.

Pertsona guztiok pozik egon behar dugu pertsona askok bizitza duina izan dezaten laguntzeagatik. INORK EZIN DIE GUZTIEI LAGUNDU, BAINA GUZTIOK NORBAITI LAGUNDU DIEZAIOKEGU.

ESKERRIK ASKO DENORI!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen