Argazkia: Jon Alza
Aurten ere, Olatz Musika Akademiak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du, urte osoko lana herritarrekin partekatzeko asmoz. 27 ikasle inguruk joko dute eta pare bat lagunen kolaborazioa ere egongo da.
Akademiatik aipatu dutenez, ikasle batzuk ez dira emanaldian jotzera animatu baina kontzertuaren antolaketan laguntzen arituko dira, taularen atzean lana eginez, “Bai talde lan ederra osatzen duguna!”.
Hitzordua ekainaren 20an izango da, ostirala, Kulturateko areto nagusian eta 18:00etatik aurrera. “Mila esker Udalari Kulturateko aretoa eskuragarri uzteagatik”.




