Arrasate Musikaleko helduen kontzertua, gaur, 18:30ean, Mondragon Hotelean

0
1310

Arrasate Musikalek nobedade gisa Helduen kontzertua eskainiko du gaur, 18:30ean Mondragon Hotelean. Musikak ez du adinik eta aipatu beharra dago adinean sartuta dauden musikari dexente dituela Arrasate Musikalek. Kontzertu honekin arrasatear helduak animatu nahi dituzte musika ikastera eta musikaz gozatzera. Kontzertua doakoa izango da eta une polit bat pasatu nahi duenak Mondragon Hotelera joan eta goza dezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen