SUDC elkartea antolatzaile, danbor hotsak entzuten hasi dira Arrasateko kaleetan Sanjoanak prestatzeko entseguekin.
Izan ere, Helduen Danborradako entseguak martxan dira, Eva Romerok zuzendari nagusi diharduela.
Goiko argazkiek erakusten duten bezala, hainbat neska-mutil ere danborrei eragiten hasi dira, beteranoekin batera, eta umorea ez da falta ekimen honetan.
Lehen entsegua maiatzaren 19an egitekoa zen, baina giro euritsuaren ondorioz, lehen saioa maiatzaren 21ean gauzatu zen.
Aurtengo danborradan Arrasate Herri Eskola, Beti Alai, Beti Gazte, Danborreroak, Eskoziarrak, Montxon, Musakola eta Txalaparta ariko dira.
Errepertorioari dagokionez, aurten ez da pieza berririk estreinatuko “baina sorpresak sorpresak dira”, iradoki du zuzendari nagusiak.
Era batera edo bestera “aurtengoa oso berezia izango da guretako, oso hunkigarria”, eta zenbait gaztek parte-hartzea oso ondo hartu dute:
“Zorionekoak gu! Txalo zaparrada merezi dute! Gaztetxoak dira, gure seme-alaba batzuk gainera. Eurak animatu dira eta ezin ezetzik esan. Gure ateak beti daude zabalik”.




