Goiena Classic Clubek antolatu du topaketa, eta bertan stand-ak, arropa, musika eta barra izango dira aukeran, baita crawler eta RC ibilgailuak ere.
Kartela: Antolakuntza / Argazkia: MB artxiboa.
Zazpigarren aldia prestatu du eskualdeko klubak, eta Arruena parkeko egitaraua goiz zein eguerdian ospatuko da:
- 9:30ean eremura sarrera
- 11:30ean ibilbidera abiatzea
- 12:30ean eremura iritsiera
- 13:30ean oparien zozketa
- 14:00etan amaiera
Antolakuntzak ohartarazi du “sarrera esklusiboa” izango dela soilik “30 urte baino gehiago duten ibilgailuentzako”.
Halaber, “sarrera eta izen-ematea doakoak” izango dira, eta “plaza kopurua mugatua. Izena eman duten lehen 100 lagunentzako oparia”.
Antolakuntzak ere abisatu nahi du “onarpen-eskubidea gordetzen dugula zelaiko espazioagatik” eta “ordutegiak orientagarriak” direla.





