Arrasate Musikalek ekainean Udaberri zikloarekin jarraitzen du

0
1703

Kartela eta argazkiak: AM.

Arrasate Musikalek antolatutako Udaberri Ziklo Musikalak martxan jarraitzen du ekainean ere ekitaldi mordoxka batekin.

Hauexek dira aste honetarako Arrasate Musikalek antolatu dituen ekintzak:

Ekainak 4, asteazkena,18:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan Tronpeta ikasleen kontzertua.

Ekainak 5, osteguna, 18:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan, Izan Suzuki ikasleen kontzertua.

Ekainak 6, ostirala, 18:30ean, Mondragon Hotelean, Helduen kontzertua. “Kontzertu honetan adinean sartuta dauden musikariak ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. Adin eremu interesgarria da helduena eta beti esaten dena, Musikak ez du adinik”.

Ekainak 7, larunbata, 12:00etatik 14:00etara Herriko kaleetan zehar, Arrasate Musikaleko Gaita ikasleen ekitaldia hurrengo taldeen kolaborazioarekin: Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsa eta Arrasateko Gaiteroak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen