Atzerritartasun erreglamendu berriari buruzko informazioa eskaini dute

0
1863

SOS Arrazakeriak antolatuta, atzerritasun erreglamendu berriari buruzko informazio saioa eskaini dute Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Ekimena, Arrasateko Udaleko Aniztasun Mahaikoek prestatu duten aniztasun hilabetearen baitan burutu da.

Erreglamendua, atzo, maiatzaren 25ean jarri zen indarrean, eta atzerritarrak erregulatzeko prozesuan aldaketa batzuk dakartza. Horregatik, oinarrizko kontzeptuak argitu eta berrikuntza nagusiak azaltzeko helburuarekin antolatu dute gaurko saioa.

Hitzaldi informatiboak hainbat gai ikutu ditu: kontzeptu nagusiak, errezidentzia tenporala eskatzea, (familia arrazoiengatik eta eszepzio kasuetan) eta legearen aldaketa nagusiak besteak beste. Gainera, lege honek, dituen gabezia batzuen berri ere jakiteko aukera izan da. Azkenik, jendearen hainbat zalantza ere argitu ditu adituak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen