Argazkiak: Arrasate Musikal
Arrasate Musikalen Udaberriko musika zikloaren baitan, kontzertuz betetako astea prestatu dute. Lau emankizun izango dira, klarinete, biolontxero, txistu banda eta orkestra sinfonikoarenak hain zuzen:
- Maiatzaren 29an, osteguna,18:30etan, Arrasate Musikaleko Auditorioan, klarinete ikasleen kontzertua.
- Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Arrasate Musikaleko Auditorioan, biolontxelo ikasleen kontzertua.
- Maiatzaren 31ean, larunbata, 12:00etan, Arrasate Musikaleko Auditorioan, Arrasate Musikaleko txistu bandaren kontzertua.
- MaiatzarenK 31ean, larunbata, 19:30etan, San Frantsizko elizan, Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoaren kontzertua Goikobalu abesbatzaren kolaborazioarekin, Udalak antolatzen duen Udaberriko Musikaldiaren barne.
Kontzertu guztiak doakoak izango dira.






