Mondra B-k igoera lortu du 4-0eko erakustaldiarekin

0
2857

Gaur arratsaldean, Mojategin jokatutako neurketan, Mondra Senior B taldeak denboraldiko helburu nagusia lortu du; Gipuzkoako gorengo mailara igotzea, zaleen aurrean erakustaldi bikaina eskainiz. 4-0 nagusitu dira Antigua Luberriren aurka, eta horrekin batera denboraldi bikainari amaiera borobila eman diote.

Lehen zatian, Luken Ugartebururen taldeak bere nagusitasuna erakutsi du. Oier Gorostiagak, korner baten ostean buruz egindako golarekin, markagailua zabaldu du, eta ondoren Unai Gonzálezek kontraeraso azkar batean bigarrena sartu du. Atsedenaldira 2-0 joan dira.

Bigarren zatian, Mondrak ez du erritmoa jaitsi. Unai Gutierrez ‘Guti’k hirugarrena egin du, eta Iker Lagek itxi du markagailua laugarrenarekin. Zuri moreak une oro izan dira nagusi, eta ez diete aukerarik eman arerioari. Garaipen honekin, Mondra B-k 30 punturekin amaitu du liga, hirugarren postuan, eta hala, mailaz igotzea ofizialki ziurtatu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen