Gaur goizean ospatu da LEKen ikasturteko azken jaialdia

0
2085

Gaur goizean ospatu da Leintz Eskola Kirolaren ikasturte amaierako jaialdia, giro ezin hobean. Jose Maria Arizmendiarrieta plazan bildu dira Leintz bailarako LH 1etik DBH 2ra arteko ikasle ugari, 10:30etik 12:00etara bitartean, ikasturteari amaiera alaia emateko.

Jaialdian haurrek jolas desberdinetan parte hartu dute: lokotx bilketa, baloi errea, zaku lasterketak eta beste hainbat jarduera izan dira goizeko protagonistak. Giroa paregabea izan da, gazteenek primeran pasa dute, eta ikasturte osoko lana ospatzeko aukera paregabea izan da. Ekitaldi honek amaiera eman dio 2024-25ko LEK ikasturteari. Aste honetan zehar azken saioak burutu dira, eta gaurko jaialdia izan da azken ekitaldi nagusia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen