Mural margoketa kolektiboa, ‘Naturan Jolasean’ ekimenaren barruan

0
1868

Gaur arratsaldean, maiatzak 21, Seber Altube plazan ‘Naturan Jolasean’ ekimenaren 10. edizioa hasiera eman dio mural kolektibo aldarrikatzaile batek. Ekintzara haur eta gazte ugari animatu dira, bakoitzak bere lekua izan du margoketan, natura eta ingurumenarekiko sentikortasuna zabaltzeko helburuarekin.

Ekimenaren bidez, azken hamarkadetan naturarekiko urruntzeak eragindako kultura galera salatzen da, eta herritarrei naturaren garrantzia gogorarazi. Horrekin batera, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdikk elkarlanean aritu dira, hurrengo egunetan egingo diren ekintzak prestatuz.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute hainbat ekintzatan, hala nola baso ginkanetan eta espeleologia txangoetan. Izena emateko esteka: naturanjolasean2025.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen