Marian Porcelek ‘Agur Karibu’, gazteentzako abentura literarioa argitaratu du

0
1473

Marian Porcel idazle arrasatearrak gazteentzako nobela berri bat kaleratu du: Agur Karibu, Elkar argitaletxearen argitaratua. 12-16 urte bitarteko irakurle gazteei zuzendutako lan honek abentura, emozioa eta bizitzaren inguruko hausnarketa uztartzen ditu istorio zirraragarri batean.

Liburuaren protagonista, Julen gaztea, bere amama Petra gaixoaren etxera joango da udako oporretan. Baina amamak ez du heriotzaren zain egon nahi: Artikora bidaia berezi bat proposatzen dio, gaztetan zientzialari gisa berak egindako espedizioaren antzera. Elkarrekin abentura hunkigarri bat biziko dute, eta Julenek bizitzari buruzko lezio ahaztezin bat jasoko du: pasioz bizi, libre bizi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen