Arrasateko Sarek antolaturik, igande honetan, maiatzak 18, eta goizeko 10:00etan abiatuta, kalejiera bat hasiko da Iratitik.
Artxiboko argazkia: Sare Arrasate.
Izan ere, Eskoriatzan eta eguerdiko 12:00etan bailara mailako ekitaldia egingo da ondorengoa aldarrikatzeko:
“Oraindik zigorra erregimen itxian betetzen ari diren eta etxerako bidea egiteke duten presoen eskubideak aldarrikatzeko”.
Bailarako ekintza zehatz hau Euskal Herriko beste batzuekin batera egingo da, nazio mailako ‘Puzzlea osatu arte!’ ekimenaren baitan.
Arrasate eta Eskoriatzako ekitaldi irekiek aldarrikatuko dute “konponbide eta elkarbizitzaren bidean, euskal presoak etxera!”.




