Arrasate Institutuko lagunek Astoaren Jaitsiera ospatu dute

0
2871

Ohitura aurrera eraman da hainbat ikasleren, irakasleren, bestelako langileren eta Zuzendaritzako kideen eskutik, eta Musakolako Jaien abestia bozgorailuetan.

Ziorlako Jaien egitarauaren baitan, ‘Insti’ak azken urteetan bezala, auzoko ikurra, astoa, aireratu du.

Ohitura aurrera eraman dute gaur goizean, goiko eraikinean hasi eta beheko eraikinean lurreratuz.

Hau posible egin dute ikastetxeko hainbat ikasle, irakasle, atezain eta zuzendaritzako kidek.

Azpimarratzekoa da astoa Danel Goikolea Diaz arrasatearrak egin zuela, garai hartan bera Arrasate Herri Eskolako guraso izanik.

Hori gutxi ez-eta, Tximeleta Gelako lagunek ere ospakizun honekin bat egin dute. Aupa Arrasate Institutuko lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen