Naturan Jolasean egingo da, 10. aldiz, gau eta egun, batera antolatuta

0
2043

Argazkia, kartela eta beheko testua: Antolakuntza.

Azken hamarkadetako garapen ereduak natur eremuetatik urrundu eta hormigoizko hiri handietara bizitzera eraman gaitu. Honek, naturak eguneroko bizimoduan aurrera egiteko eskaintzen dizkigun baliabideei muzin egitea ekarri du.

Naturatik urruntzeak, kultura oso baten galera suposatzen du: jakituria, ohitura, erritu, legenda eta kontakizun herrikoiak; zuhaitz, landare eta animalien ingurukoak; landa eremuaren, urtaroen eta, oro har, lurraren ingurukoak; osasuntsu bizitzen laguntzen zigutenak eta, batez ere, gure bizitzari benetako zentzua ematen diotenak.

Aldi berean argi dugu, natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina dela eta hau horrela, beharrezko ikusten dugu natur guneekiko atxikimendua areagotzeko dinamikak sortzea.

Zentzu horretan, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Ereindajan eta Naturtzaindiaren bidelaguntzaz, Naturan Jolasean jaialdiaren 10. edizioa antolatzeko lanei ekin diegu beste behin.

Jarraian aurtengo proposamenaren nondik norakoak:

Maiatzak 21 (asteazkena):

17:00etan MARRAZTU DEZAGUN SEBERO BERDEAGO BAT

Mural kolektibo aldarrikatzailea – Seber Altube plazan

Euria bada: alertarik egon ezean ekintza aurrera aterako da

Maiatzak 24 (larunbata):

17:30ean BASO EZAGUTZEN *GINKANA

Monteazpin hasi eta San Kristobalen bukatuz

19:30ean AFARIA

“Zeuk ekarri eta bertan jan” – San Kristobalen

21:30ean *GAUEKO HEGAZTI HARRAPARIEN BILA

Nerea Pagaldai adituaren eskutik – San Kristobalen

*Ondoren bertan lo egiteko aukera egongo da (vivak).

Oharra: Antolakuntzako kideak bertan lo egiten geratuko gara.

Euria bada: alertarik egon ezean Ginkana soilik eramango da aurrera.

Maiatzak 25 (igandea):

08:00etan YOGA SAIOA

08:30ean GOSARI HERRIKOIA

San Kristobalen

Maiatzak 26 (astelehena): arratsaldez

ESPELEOLOGIA TXANGOA

Montxongo kobaren barna, LH 3/4ko haurrei zuzendua

Izen-ematea ikastetxeetako LEKeko koordinatzaileen bidez egin beharko da, txandak horren arabera antolatuz

Euria bada: alertarik egon ezean ekintza aurrera aterako da

IZEN-EMATEA

Goian aipaturiko hainbat ekintzetan (Ginkana, gaueko tailerra eta loa) izena ematea beharrezkoa izango da.

Izena emateko Txatxilipurdiko bulegoan eta ondorengo loturan:

https://labur.eus/naturanjolasean2025

Animatu gurekin batera, NATURAN JOLASTUZ GOZATZERA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen