Azokaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era izango da. Ohiko produktuez gain, Arrasateko Artisauen azoka berezia egingo da, baita loreen eta ortuko landareena ere.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Adox eta Udala / Beheko testua: Udala.
Datorren zapatuan, maiatzak 17, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 13:30etara izango da. Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira bertan.
Gainera, erosketa tiketarekin betera 400 landare inguru banatuko dira (tomatea, albahaka, piperra eta perrexila), eta hileko saskiaren zozketa ere egingo da, betiko moduan.

Arrasateko artisauen azoka ere
Ohiko azokarekin batera, Arrasateko Artisauen azoka berezia egingo da Seber Altube plazan. Eskuartean elkarteak bultzatuta, askotariko produktuak batuko zaizkie lore eta barazkiei, besteak beste, bitxiak, jaboiak, kamisetak, zeramikak…




