Porrotxin ere ‘Maite zaitut’ omenaldian aritu da, 14.000 herrikiderekin

    0
    1590

    Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egindako herri-eskertzan eta maitasun erakustaldian parte hartu du ere Beñat Barrutia Roa arrasatearrak.

    Argazkiak: Aritz Loiola/Foku eta Porrotxinen familia.

    ‘Maite zaitut’ abestiaren 20. urteurrenaren harira, 14.200dik gora herritarrek BEC erakustazoka bete zuten larunbatean.

    Bertan adierazitako eskertza-mezuen artean, honako hau: “Zuei ikasi genizuen Euskal Herriak bihotz forma duela, zerutik begiratuta, eta zuek eman diozue forma hori. Bihotzez, eskerrik asko”.

    Omenaldian ere Ines Osinaga Urizar sortzaile eta musikari arrasatearrak parte hartu zuen, beste lagun askoren artean.

    Euskara, minbizia, heriotza, genero- eta sexu-aniztasuna, Palestina eta beste hainbat gai jorratu zituen ekitaldi hunkigarriak. Zorionak guztiei!

    Informazio zabalagoa berria.eus egunkarian

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen