Euriak ezin izan zuen festarako gogoa geldiarazi Figueras Fest-en

0
2343

Euriak Figueras Fest-en zati handi bat markatu zuen arren, kontzertuek aurrera jarraitu zuten, eta taldeen jarraitzaileak ur azpian geratu ziren, kantuan eta saltoka, gogoa galdu gabe.

Tiburona eta Manifaren kontzertuetan, lagun askok Gudarien Plazako aterpeetan bilatu zuten babesa, baina giroak ez zuen behera egin. Manifaren kontzertuan iritsi zen gehien itxarondako unea, euria amaitu eta plaza berriro bete zenean, gaua indarrez eta arrakastaz itxiz. Figueras Festak berriro erakutsi zuen San Andres auzoko jaietako ekitaldi nagusietako bat dela.

Gaurko eguna, jaiak amaitzeko, talo dastaketa, arrasateko Erraldoiak eta Gaiteroak, mus txapelketa, Motx pailazoa, bingo musikatua eta diskofesta egongo dira. Azkenik, 20:00etan jaiei agurra auzoko megafoniatik izango da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen