San Andres auzoko jaien hirugarren eguna Euskal Dantzekin hasi da, Txikitxu Arroztaitzen eskutik. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasi da autobus geltokitik, auzoa zeharkatuz eta Hiruki plazan amaituz. Eguraldiaren laguntzaz goiz paregabea bizi izan da eta jende ugari hurbildu da dantza taldeko gazteen erakustaldia ikustera.
























