Txatxilipurdiko udalekuak gero eta hurbilago daude, maiatzaren 9a azken eguna da udalekuetan hezitzaile gisa parte hartu nahi duenak izena emateko. Udalekuetan hezitzaile gisa jardun ahal izateko, prestatzeko egun osoko saio berezi bat antolatu dute maiatzaren 24an, eta hezitzaile izateko nahitaezkoa izango da bertan parte hartzea.
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
- 18 urte edo gehiago izatea
- Euskara jakitea
- Txatxilipurdik antolatzen duen formazio saiora etortzea
- Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.
Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:
- Begirale titulua izatea
- Ikasketak
- Esperientzia
- Lanerako prestutasuna
Bidali beharreko informazioa: a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera.
- Curriculum-a
- Begirale edo zuzendari tituluen kopiak (izanez gero)
- Jarraian dagoen izen emate orria beteta
Zalantzarik izanez gero, deitu: 943 79 54 46




