Kepa eta Kenare Urteagak trikitiaren sorrerari buruzko dokumentalean parte hartu dute

0
3188

Ikus-entzunezko lanaren harira, Zumarraga Bide Bizia jaialdi irekia ospatuko da asteburu honetan. Tapia eta Leturia, jan-edanak eta bestelakoak izango dira bertan. Bi musikari arrasatearrak trikitiaren inguruko tradizio handiko familia bateko parte dira.

Argazkia: MB artxiboa.

Kepa Urteaga Garcia Zumarragan jaiotako arrasatearra dugu, musikari zein trikitilari. Bere alaba, Kenare Urteaga Vitoria arrasatearrak ere trikitiaren tradizio handiko familian dihardu.

Sendi honetakoak dira, besteak beste, Inaxio Urteaga (97 urtekoa), Miguel Urteaga (86 urte), Mikel Alustiza Urteaga (59 urte), Kepa (48 urte) eta Kenare (16 urte).

Kepak gaur baieztatu digu “hainbat urte daudela nagusienen eta gazteenaren artean, Kenare 4. belaunaldiko kidea” izanik.

Bi arrasatearrek ‘Hauspoa & Tunela’ izeneko dokumentalaren sorkuntzan parte hartu dute, hain zuzen, “herriaren historia balioan jartzen duena” Zumarragako Udalak azaldu bezala.

“Trenbideak Zumarraga eraldatzeaz gain akordeoia ere ekarri zuela” azpimarratzen du ikus-entzunezko lanak.

Ildo honetan “instrumentu hau euskal kulturan txertatu zen panderoarekin bat egitean, trikitia, Euskadiko ikur musikal eta kulturala, sortuz”.

Dokumentalaren estrainaldia, hau da, ekimenaren ekitaldi nagusia, ekainaren 30ean ospatuko da Urola Garaiko herrian.

Momentuz ezin da gehiago aurreratu, baina ekimen honetan diharduten pertsonek iragarri izan dute “sorpresaz beterik izango dela”.

Lehen ekitaldi herrikoia, baina, Zumarraga Bide Bizia Jaialdia izango da ostiral honetatik, apirilaren 25etik igandera bitarte ospatuko dena.

Ekitaldi-sorta hau Zumarragako Udalak eta bertako Kultura Sailak aurkeztu berri dute, “Zumarraga Trikitixaren sorleku dela ezagutarazteko asmoz”, hots, “euskal kulturaren tresna adierazgarrienaren sorleku”.

Festibala irekia izango da eta Zelai Arizti frontoian ospatuko da, besteak beste, Tapia eta Leturiaren kontzertuarekin. Hortaz gain, jan-edanak izango dira eta honatx bere osotasunean jaialdiaren egitaraua

Erlazionatutako elkarrizketa:
“Ohorea izango da musikari handiekin oholtza partekatzea domekan”
2023ko urtarrilaren 27an argitaratutako elkarrizketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen