16-18 urte bitarteko txapelketan, Ounje, Kolonbiako taldeak Pariserako bidaia irabazi zuen. 19-24 urte bitartekoen kategoiran berriz, Dianor, Mexikoko taldea izan zen nagusi, hauek Kanadara bidaiatuko dute. Originaltasunaren sariaren 800€-ak, JIA taldeak eraman zituen.
Atzo goizean ospatu zen Amaia Antzokian Mondragon City Challengearen hirugarren edizioko final handia. Mundu osoko gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzeko nazioarteko txapelketa da. 2025ean Euskal Herria, Mexiko, Kolonbia, Indonesia, Tanzania, Alemania, Belgika eta Espainiatik etorritako 182 taldek hartu dute parte.
Parte hartu duten 182 taldeetatik, 133 16 eta 18 urte bitartekoen kategoriakoak dira, eta 49 19 eta 24 urte bitartekoen kategoriakoak. Leartibai Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai tekniko batek egindako lehen hautaketa baten ondoren, 20 talde aukeratu ziren enpresa proiektu kooperatibo bat garatzeko. Aurkeztutako ideiak epaimahai profesional batek ebaluatu zituen, eta kategoria bakoitzeko hiru talde finalistak zehaztu zituen: hiru 16-18 urte bitartekoak eta beste hiru 19-24 bitartekoak.
Atzoko ekitaldian sei talde finalistek beren proiektuak defendatu zituztez epaimahiaren aurrean. Aurretik ordea, Maider Morras Alkateak eta epaimahiko kideak eta Mikel Torres, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailburuak hitza hartu zuten. Barre egiteko aukera ere egon zen Sergio Arrospide aktorearen monologoarekin.



Kolonbiarrak eta Mexikarrak nagusi
16 eta18 urte arteko kategorian Ounje taldeak (Kolonbiak) irabazi zuen.

19-24 urte arteko sariduna Dianor taldea (Mexiko) izan zen.

Finalistak ez ziren taldeen artean, 800€-ko saria banatu zioten proiektu originalenari. Saria hau JIA taldeak jaso zuen.






