Bazkari herrikoi batekin agurtu dituzte jaiak Altamiran

0
1787

Herri-gain elkartean, auzo bazkaria egin dute jaiak biribiltzeko, 80 pertsona inguruk. Gainera, marrazki lehiaketa, ume tailerrak, txantxiku jolas txapelketa eta Goikolearen DJ sesioa ere izan dira arratsaldean. Antolakuntzatik festa ederrak izan direla eta bazkaria gozoa zegoela azaldu digute.

Horrekin batera, festa posible egin duten laguntzaileak ere nabarmendu nahi izan dituzte: Arrasateko Udala, Txikitxu-Arrostaitz, Altamira Albaitaritza eta Arrasate Yoga Elkartea.

Azkenik, Moyua enpresari ere esker ona adierazi nahi izan diote: “Moyua epresari eskerrak ematea komeni da. Atzo, ostirala, bizikleta martxarako errepidea ahalik eta gehien garbitzen egin zuten lan bikainagatik, obrak izan arren. Eskerrik asko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen