Mondrak porrot mingarria jaso du aurretik jarri ostean

0
1671

Mondra etxetik kanpo 0-3 irabaztetik zetorren Urolaren aurka eta sailkapenean koxka bat gora egin ostean, beste garaipen bat eskuratzeko gogoarekin zelairatu dira Jorge Davilaren mutilak.

Gaurko aurkaria ordea, sailkapeneko goiko postuetan kokatuta dagoen Zumaiako izan da eta papel gainean kanpokoak faboritoak ziren. Hala ere, gogotsu zelairatu da Mondra eta lehen minutuetan Zumaiako baino gehiago izan da. Mintuak aurrera joan ahala nagusitasun hori gol aukeretan islatzen hasi dira etxekoak.

Aizpuruaruaren korner jaurtiketa bat maisutasunez sareratu du Iñik 33. minutuan, hori izan da Mondrak gaurkoan sartu duen gol bakarra. Pozak ordea ez du asko iraun, minutu bat geroago, Zumaiako taldearen lehen aukera berdinketarekin amaitu da eta 38. minutuan partida irauli dute kanpokoek.

Hori gutxi ez eta Mondra ahul zegoela aprobetxatuz, aldageletara joan aurretik 1-3koa sartu du Zumaiakok. Bigarren zatian erasora irten behar izan dira Jorge Davilarenak, eta horrek defentsan zuloak zabaldu ditu. Partida eguraldiarekin batera petraldu da eta Zumaiakok beste bi gol sartu ditu amaierako 1-5ekoa ezartzeko.

Mondra duela hilabete batzuk baino egoera hobean da eta gaukoa egun txar bat izan dela esan liteke. Hurrengo astean, Zarautz, saikapeneko bigarrenari egingo diote bisita. Ligako azken txanpan, inor ez dago puntuak oparitzeko, eta zelai zail baten hiru puntuak eskuratzea gaurkoa ahazteko modu ezin hobea izan daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen