Jokin Zaitegi bekarekin itzulitako ‘Trilogia’ liburua aurkeztu da

0
653

Jokin Zaitegi itzulpen bekaren laguntzarekin euskaratutako azken liburua, Jon Fosse Literatura Nobel saridunaren Trilogia, aurkeztu zuen Arrasate Euskaldun Dezagunek atzo.

Ekitaldian idazle norvegiarraren eleberria itzuli duen Joannes Jauregik eta Elkar argitaletxeko editore Xabier Mendigurenek parte hartu zuten, AEDren ordezkariekin batera. Bertan izan ziren, halaber, Elkar argitaletxeak eta AEDk antolatzen duten itzulpen sariketaren bi babesle nagusien ordezkariak: Josune Agirre, Laboral Kutxako Garibaiko sukurtsaleko Zuzendaria eta Maider Morras, Arrasateko Alkatea.

Jokin Zaitegi sariketaren helburua izaten da Literatura Nobel saria jaso duen azkeneko idazlearen lan bat euskaratzea, eta okerrik ezean, Durangoko azoka aurretik izango dugu kalean Han Kang, iazko irabazlearen Barazkijalea, Gema Lopez Las Herasek euskaratuta. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen