Jantziak, zapatak zein osagarriak erosgai eta ikusgai izango dira Otalora eta Zarugalde kaleen artean, martxoaren 29an goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Loralde.
Arrasateko elkarte honek gogora ekarri du abenduan bigarren eskuko liburuen azokatxoa ospatu zuela, eta beste bat iragarri du:
“Apirilaren 12an egingo dugu, eta aurrerago ere asmo dugu bestelako eta askotariko objektuen beste azokatxo bat ospatzea, hau da, liburuez eta arropez beste objektuena”.
Loraldeko partaideek adierazi dute “gura dugula publikoa azokatxo hauetan parte hartzera animatzera, bai erosle bezala bai saltzaile bezala”.





