Udaleko Kultura Sailaren eta herriko zenbait kultura-talderen eskutik, ekitaldi gehiago izango dira apiril honetan, tartean Haitxi-ren musika, ‘Heisenberg’ euskarazko antzezlana, eta Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa, Kulturaten nahiz Amaia Antzokian.
Irudiak: Adox Komunikazioa – Arrasateko Udala.
Adi, Udaleko Kultura Sailak ohartarazi du, ‘The Brutalist’ filmaren iraupen luzearen ondorioz, film honen proiekzioak ohi baino goizago hasiko direla:
Emanaldiak arratsaldeko 18:00etara aurreratu dira, bai ‘The Brutalist’en apirilaren 5eko emanaldia, baita apirilaren 7koa ere.















