Kartela: San Andresko Jai Batzordea.
Castelló-ko talde beteranoak ere maiatzaren 3an zuzenekoa emango du Gudarien plazan, Figuerasen omenezko jaialdian.
Antolakuntzak jakitera eman du EUKZ taldea dela aurtengo “azkenengo konfimazioa” eta kontzertuaz gozatzera animatzen du: “Aukera paregabe hau ezin duzuela galdu!”.
Gainera, San Andresko Jai Batzordeak antolatuta, erosgai dira auzo-bazkarirako tiketak, jaietako kamisetak, aterkiak, gerriko poltsak, totebag poltsak edota sudaderak.




