Ttakun taldeko lagunek Txotxparta alaia izan zuten 32. urteaurrenean

1
1484

Argazkiak eta bideoak: Ttakun txalaparta taldea

Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak 32. urteaurrenaren bueltan Txotxparta jaia burutu zuen atzo gau partean. 45 lagun inguru elkartu ziren Irati Tabernan, poteoan Txotxpartari hasiera emanez. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaio eta Antzuolako jendea elkartu zen hain zuzen.

Ondoren, autobusean joan ziren Unzueta sagardotegira afaltzera. Ez ziren txalapartariak, trikitialariak eta albokariak falta izan eta jendea, kantuan eta dantzan oso gustora egon zela azpimarratu dute Ttakun taldetik.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen