Zarugaldeko bizilagunek neurriak eskatu dituzte, Udalak aurreikusten du bertan oinezkoek lehentasuna izatea

0
1228

Argazkia: Zarugaldeko ekimena.

Arrasateko errebal honetako ekimen batek seinalea jarri du [goiko argazkian] eta ondoko testua eman du jakitera:

“Zarugalde kaleko bizilagunok, Arrasaten kokatuta dagoen kale honetan bizi dugun arrisku egoera salatu eta adierazi nahi dugu. Gaur egun, Zarugalde kalea Otalora kaletik zuzenean hartzeko erabiltzen den azelerazio-karril bat bilakatu delako, eta horrek istripu eta harrapaketa-arrisku handiak sortzen ditu”.

“Zarugalde kalea azelerazio-karril bezala erabiltzen dute hainbat eta hainbat ibilgailuk 30 km/orduko abiadura nabarmen pasatuz. Egoera honek, besteak beste, haurrei, adinekoei eta mugikortasun murriztua duten pertsonak arriskuan jartzen ditu, horiek ibilgailuen aurrean inolako babesik gabe ibiltzen direlarik”.

“Egoera honen aurrean, lehenbailehen neurriak har daitezela eskatu nahi dugu, eta horretarako Zarugalde kalea peatonalizatzeko eskatzen dugu, segurtasun baldintza egokiak jarriz eta ibilgailuen sarrera mugatuz”.

“Gai honen inguruan arduradun guztiei eskatu nahi diegu, egoera larria kontuan hartuz, eskaria azter dezatela lehenbailehen eta tragedia baten aurrea hartzeko neurriak har daitezela, izan ere, istripu eta harrapaketa-arriskuak mantentzen dira, batez ere ibilgailuen afluentzian une gehienetan”.

“Gure eskaria behar bezala kontuan hartuko dela espero dugu”.

Arrasateko Udalak eskaerari erantzun dio “Arrasateko Udalbatzak datorren apirilaren 1ean bozkatuko duen Mugikortasun Jasangarrirako Planak Zarugalde kale zati hori, oinezkoentzako lehentasuneko tarte bihurtzea aurreikusten duela, bizikletentzako, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuentzako eta baimendutako ibilgailu motordunentzako (garajeetako eta larrialdietako ibilgailuetarako sarbidea) sarbide baimenarekin”.

Ildo honetan “Mugikortasun Jasangarrirako Plana onartzen bada, datorren apirilaren 1ean, neurria martxan jartzeko prozedimendua hasiko da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen