AMko Bandak kontzertua emango du martxoaren 16an Amaia Udal Antzokian. Horretarako atzo, ostirala entsegu orokorra egin zuten.
Framea, bideoa eta argazkiak: AM.
Doako sarrerak domekan bertan banatuko dira antzokiaren leihatilan 11:30etik aurrera, eta saioa 12:30ean hasiko da. Mikel Markiegik zuzenduta, egitaraua ondokoa izango da:
- Campanera (Monreal)
- Luisa Fernanda (F. Montero Torroba)
- Euskeria Trans (Mariano San Miguel)
- Cassiopeia (Carlos M. Marques)
- Rock Simphony (Manfred Schneider)

Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan.

Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz.
Geroago, Eduardo Arzamendi, Jose Ramon Elkoro eta Iker Olazabalek hartu zuten zuzendari lana. Gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.



