Euskaraldiaren laugarren edizioa hasteko justu bi hilabeteren faltan, herritarrek izena emateko epea martxoaren 15ean abiatuko da. Izen-ematea online egin daiteke, www.euskaraldia.eus webgunean, edo kalean jarriko diren mahaietara hurbilduz. Aurreko urteetan bezala, herritarrok Ahobizi eta Belarriprest rolen artean aukeratu ahal izango dute.
Kaleko mahaien egutegia:
- Martxoak 15: Seber Altube plazako azokan, 12:00etatik 14:00etara
- Martxoak 18: San Andresen, Jai batzordeak daukagun lokalean, 18:30etik 20:30era
- Martxoak 19: Arimazubi plazan, 18:30etik 20:30era
- Martxoak 20: Arbolapetan, 18:30etik 20:30era
- Martxoak 21: Musakolako San Isidro plazan, 18:30etik 20:30era
“Arrasateko Euskarald batzordeitik eskerrik beroenak eman gura dizkiegu mahai horiek jartzeko laguntzen ariko diren Auzoetako alkatetza eta jai batzordeei. Bejondeizuela!”
Martxoaren 15ari dagokionez, Euskaraldiko kamisetak, lanpazak eta kotoizko poltsak erosteko aukera ere izango da Seber Altubeko azokan.




