Kantu-afari irekia antolatu du Gaztelupeko 4. mailak ikasbidaiarako

0
638

Kartela, framea, beheko testua eta emojiak: Gaztelupeko laugarren maila.

Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko 4. mailako ikasleok martxoaren 21ean, ostiralean, Udaberriko Kantu-Afaria antolatuko dugu Arimazubiko patioan! Ekitaldi hau gure ikasbidaiarako dirua biltzeko prestatu dugu, eta giro aparta bermatuta egongo da.

Kantu-afariaz gain, beste ekintza batzuk ere izango ditugu: bingo musikatua, umeentzako jolasak, bigarren eskuko azoka, tonbola…

📅 Ordua:

  • Afaria: 20:30ean (19:30ean ateak irekiko ditugu).

💰 Prezioak:

  • Nagusiak: 8€
  • Gazteak: 5€
  • Umeak: 3€

🎟️ Parte hartu nahi baduzue, aurrez izena eman dezakezue helbide honetan.
📽️ Bideo honetan, aurrerapen bat ikus dezakezue!

Animatu eta zatoz zure afariarekin eta kantuan egiteko gogoz!
Denok elkarrekin giro ederra sortuko dugu! 🎶✨

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen