Arrasateko Protokoloak Tolosako erasoagatik “tinko erantzutera animatzen” du

0
832

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Protokoloa.

Tolosako Renfeko segurtasun agente batek euskaraz egiteko eskatu zion herritar bati egindako erasoa dela eta, Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak honako hau eman gura du aditzera:

  1. Gure elkartasun osoa helarazten diogu erasoa jasan duen herritarrari.
  2. Gogor salatzen dugu agentearen jarrera. Euskararen kontrako oldarraldi ideologikoaren ondorio garbia da, guztiz arbuiagarria eta dagokien erakundeen aldetik erantzun irmoa eskatzen duena.
  3. Eraso euskarafoboen aurrean, tinko erantzutera animatzen ditugu euskal herritarrak. Tokian tokiko euskalgintzara edo Behatokira jo eta jasandako erasoa edota hizkuntza eskubide urraketa salatzera. Garbi izan dezagun euskaldun gisa eskubide osoa daukagula euskaraz aritzeko eta zerbitzu publikoetan euskaraz artatuak izateko.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU ETA HORRETARA GOAZ!

Arrasaten, 2025eko martxoaren 4an

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen