Gabriel Goitia eta ANV-EAEko beste gudariak omendu ditu liburuen aurkezpenak

0
1240

Zuri-beltzeko argazkia: Auñamendi / Talde argazkia: Intxorta 1937.

Intxorta 1937k eta Sare Antifaxistak antolatuta, EAE-ANVko gudarien inguruko trilogia aurkeztu da gaur Kulturaten.

Ekitaldi irekian izan dira, besteak beste, Gabriel Goitia gudari arrasatearraren alarguna, Yvette Limonaire, 103 urtekoa, eta baita Goitiar ugari ere.

Gaur aurkezturiko hiru liburuak honako hauek dira: ‘Historia del Batallón Eusko Indarra. Los Nombres de la Libertad’, ‘Historia del Batallón de Zapadores nº 8, Askatasuna, Los Nombre de la Libertad’ eta ‘Historia del Batallón Olabarri. Los nombres de la Libertad’.

Lan hauen egilea Eduardo Renobales Martin historialaria dugu, eta beraxek hitzaldi bat eman du ekitaldian, datu ugari partekatuz.

Adibidez, EAE-ANVek “ordurako autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen zuela”, “ez zela PNVren zatiketa bat izan” eta “iraultza ideologiko zein estrategikoa” suposatu zuela.

Era berean, egileak azaldu izan du liburu hauek “borrokatu zutenei omenaldi” gisa idatzi dituela, “euren izenak ahaztu ez daitezen”.

Sare Antifaxistaren webgunea hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen