“Merkatuaren logikan etxebizitza ez da eskubide bat, negozio bat baizik”

0
870

Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, ‘Zegaitik Mobilizatu?’ hitzaldia eskaini dute Kulturateko Areto Nagusian.

Hainbat gaietan sakondu dute hitzaldian, besteak beste, etxebizitzak kapitalismoaren baitan betetzen duen papera, mugimendu sozialek izandako mugen inguruko hausnarketa, estatu sozialistaren beharra edo Etxebizita Sindikatu Sozialistaren nondik norakoak.

Etxebizitza arazoaren aurrean mobilizaziorako arrazoiak eman ditu hizlariak, eta eginkizun horretan, Etxebizitza Sindikatua ematen ari den pausoen berri ere eman du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen