Irudia: Markeliñe Antzerki Taldea
Markeliñe antzerki taldearen eskutik, ‘Zepo Zapo’ antzezlana eskainiko dute Amaia antzokian bihar, otsailak 15, 17:00etan. Umeei zuzendutako antzezlan honetan, gerrak zentzurik ez duela helarazi nahi dute. Horretarako, Markeliñen bereizgarri den keinu erako antzerkia erabiliko dute. Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke, Amaia Antzokiko webgunean edo lehiatilan bertan.
Sinopsia (testua: kultur-gida)
Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?.
Keinu bidezko ikuskizuna, familieentzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra baten protagonista direnen istorioa. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentzibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.




