Mejillon Tigre kolektiboa izango da Kooltur Ostegunetan

0
634

Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Mejillón Tigre

Ostegun honetan, otsailak 13, Mejillón Tigre kolektiboa izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Mejillón Tigre Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen dute, haien literatur lanak argitaratzeko amonen abizenak baliatzen dituzten sortzaileek.

Trebatuta daude biak sormen lanak kolektibotasunetik plazaratzen bai ‘Autobiographikal’ emanaldiarekin zein orain ‘Hitz esana’ emanaldi berriarekin.

Haien hitzetan gorputzaz ahazten ez den poesia da publikoari eskaintzen diotena. Umorea bai, baina beste hainbat elementu ere badituena.

Arrasaten, gainera, beste bi kolaboratzaile izango dituzte agertoki gainean. Ssshh.

https://www.instagram.com/mejillontigre/?hl=es

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen