Intxorta 1937 kultur elkartearen bisita jaso du Goitia Lopez de Uralde sendiak

0
710

Irudia eta kartela: Intxorta 1937 kultur elkartea

Otsailaren 19an Kulturaten burutuko den AVNko trilogiaren aurkezpenaren aurretik, Intxorta 1937 kultur elkartea Goitia Lopez de Uralde arrasatearren senideekin izan da. Senide hauen zortzi anaiak Gabriel, Olegario, Pedro, Jose, Edesia, Crucita, Carmen eta Saturnino ANVkoak izan ziren, azken hirurak Union Cerrajerako langile kaleratuak.

Otsailaren 9an, igandea, Nati Roa eta Juan Ramon Garai Intxorta 1937 kultur elkartetik, Iparraldean egon ziren, Angelun, Ivette Goitia bere etxean elkarrizketatzen. Gabriel Goitia arrasatearren alarguna, Banco Guipuzcoanoko langilea, Gabriel Eusko Abertzale Ekintzaren militantea eta Frankismoaren kolpe militarraren erresistentzian Olabarri bataloiko komandantea izan zena. Egiaren Iturria eraman zieten.

Ivettek, 104 urte beteko ditu datorren maiatzean, oso ondo gogoratzen du 1937ko bukaeran 16 urte zituela Gabriel nola ezagutu zuen, bera baino 10 urte gehiago zituena, Gabriel Gursen atxilotua nola izan zen eta handik ihesi joan eta gero, bere etxean nola gordeta egon zen alemaniarrak joan arte. 1944an alemaniarrak joan ziren egunean ezkondu ziren.

Haiekin izan ziren bere alaba Loretxu eta Alberto Goitia, Olegario Goitiaren semea. Olegario bera ere ANVkoa, Union Cerrajerako delineantea gerra aurretik, gerran Eusko Ekintza batalioko intendentziako komandantea eta kartzelatik irten eta gero Galizara erbesteratua, Alberto jaio zen lekua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen