Kartela, artxiboko argazkia eta beheko testua: Ttakun txalaparta taldea.
Martxoaren 21ean TXOTXPARTA
Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak Txotxparta jaia antolatu du martxoaren 21erako (ostirala) eta asmoa da 50 laguneko autobuskada sagardotegira joatea.
2025a ere ekimenez beteta etorriko da, hainbat ikastaro antolatzeko asmoa du Ttakun txalaparta taldeak eta urtea ongi hasteko jai giroan batuko ditu Arrasatear eta ingurukoak txalapartaren inguruan. Afaria Untzueta sagardotegian izango da (Aramaion) eta txalapartariez gain trikitilariek ere parte hartuko dute Txotxpartan. Prezioa 45 € da (Sagardotegira joateko eta etortzeko autobusa barne) eta izen ematea Irati tabernan egin daiteke martxoaren 18a baino lehen.
Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimenean parte hartzera.

32 urtez txalaparta jotzen
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 32 urte beteko ditu aurten eta inoiz baino kide gehiago ditu taldean. Gaur egun 30 ttakunkidek osatzen dute taldea eta hazken urteetan hazkunde handia izan du.
Lekukoa emanez eginiko ibilbide bat da Ttakun txalaparta taldeak eginiko bidea, modu naturalean buruturiko ariketa, 32 urteko iraupen eta garapenaren giltza. Aurrera begira hori izango da erronka nagusia, belaunaldi berriei erakutsi eta Euskal herriko altxorra dugun txalapartaz gozatuko duten belaunaldi gazteak erakartzea, txalaparta beraiena eginez eta beraien bide propioetatik landu dezaten.






