Euskal Herriko II. Ekotopaketak Arrasaten eramango dira aurrera

0
981

Jauzi Ekosozialak dihardu jardunaldi hauek antolatzen, “ekologismo berriaren elkargune” izatea xede. Hitzaldiak, solasaldiak eta kultura-ekitaldiak izango dira, besteak beste.

Artxiboko argazkia: Oskar Matxin Edesa/Foku.

Ekitaldi hauek guztiak martxoaren 28an eta 29an egitekoak dira, ‘Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko’ goiburu.

Helburu bikoitza izango dute: “ekologismo berria indartzen jarraitzea eta aldaketa posible egiteko apustua egitea”.

Horretarako ingurumenarekin lotutako auziei buruz hausnartuko da, eta horien aurrean antolatu eta saretu nahi da.

I. Ekotopaketak 2022ko udazkenean egin zituzten Portugaleten [goiko argazkian], eta erabaki zuten “antolakunde ekologista indartsu bat” eratzea.

Arrasateko hitzorduei begira, herritarrak bertan parte hartzera deitzen dituzte, “orain ez da berandu hobeto bizitzeko, trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen