Gaur, astelenena, pentsiodunek 2025eko bigarren elkarretaratzea egin dute Herriko plazan, 12:00etan. Sinadurak biltzen hasi dira HEL herri ekimen legegilearen alde eginez.

Abenduan hasi zen sinadurak biltzeko lau hilabeteko epea, Legebiltzarrean erregistratutako HEL herri ekimen legegilearen alde eginez, bertan eztabaidatu eta bozkatzeko onartua izan dadin eskatzeko, hain zuzen ere. Hamarnaka mila pertsonak proposamena sinatzea da asmoa, alderdi politiko bakar batek ere ez dezan proposamenaren aurka egin.





