Kartelak: San Andres Jai Batzordea
Aurten ere San Andres Jai Batzordeak auzoko festen egitarauaren baitan, Figueras Fest antolatu du. Edizio hau maiatzaren 3an izango da Gudari plazan. Antolakuntzatik jada aurkeztu dituzte parte hartuko duten lehen bi taldeak.
Betetik, Manifa Portugaleteko taldea izango da oholtzan:
“Harro gaude aurten gurekin Manifa egongo dela iragartzeaz. Errealitate kolpea, justizia sozialaren sugarra eta zarata on eta gogorra Nerbioi ibaiaren ezkerraldetik”.
“Gudari plazan ederki erreko duen koktela”.

Bestetik, Neskatasuna talde nafarraren parte hartzea ere iragarri dute:
“Figueras Fest-en bigarren konfirmazioa eta ez horregatik intentsitate gutxiagokoa. Azkoienetik (Nafarroa) Gudari plazako tauletara datoz zapalgailu bat baino indar gehiagorekin!”.
“Punk- rock nafar laukote potentea. Neskatasuna zuzenean ikusteko aukera ezin duzu galdu 🔥🔥dira”.

Jai Batzordetik oraindik konfirmazio gehiago datozela ere iragarri dute.




