Pentsiodunek 2025eko lehen elkarretaratzea egin dute

0
744

Gaur, astelenena, pentsiodunek 2025 urteko lehen elkarretaratzea egin dute Herriko plazan, 12:00etan. Duela zazpi urtetik jarraitzen dute kalean, lortutakoa ospatzen eta lortzeko dauden aldarrikapenak bai pentsioetan bai osasunean aurrera ataratzeko bultzatzen.

Gaurkoa urteko lehena izan da, eta 7 urte hauetan zehar galdutako lagunak omendu dituzte, minutu bateko isilunean eginez.

Ondoren, ohikoa den aldarrikapena egin dute. Azkenik, hamaiketako egin dute urtea ondo hasteko.

Gaurko aldarrikapena:

Gora Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua: Pentsiodunak Aurrera!!! 2025eko urtarrilaren 15ean, mobilizazio masibo eta iraunkorren hasieraren urteurrena ospatzen dugu. Mobilizazio horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aurkako jazarpen eta eraiste-estrategia, zein gure pentsioak izugarri murrizten zituzten erreformak aldatzea lortu zuten, hein batean bederen. Zazpi urte daramatzagu kalean lortutakoa
ospatzen, lortzeke dauden oinarrizko aldarrikapenei kasu egin diezaieten eskatzen eta osasungintzan zein pentsioetan negozioa egitea helburu dutenen eraso berriak ekiditen.

Aurtengo lehen sei hilabeteetan, premiazko eta ezinbesteko borroka dugu irabazteko. Pentsiodun guztiei gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru-sarrera nahikoak bermatzea, eta pentsioetan generoen arteko aldea murrizten laguntzea.

EAEn, abenduaren 24an hasi zen sinadurak biltzeko lau hilabeteko epea, Legebiltzarrean erregistratutako HEL herri ekimen legegilearen alde eginez, bertan eztabaidatu eta bozkatzeko onartua izan dadin eskatzeko, hain zuzen ere. Mobilizazio hau 2018an egindakoak bezain garrantzitsua da. Hamarnaka mila pertsonak proposamena sinatzea da gure asmoa, alderdi politiko bakar batek ere ez dezan proposamenaren aurka egin. Bestalde, Nafarroan, gutxieneko pentsioaren osagarriari dagokionez, abenduaren 19an Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legean egindako aldaketak positibotzat jotzen ditugu, 14 ordainsaritan 1.035 euroko osagarria bermatzen baitute, baina aldi berean, ez dira nahikoak. Zentzu horretan, hurrengo urratsa gutxieneko soldataren parekoa den gutxieneko pentsio batean kokatzen da.

Badakigu nola lortu guri kasu egitea. Egiten ari gara, eta 2025 hau, zalantzarik gabe, behin betiko urtea izango da horretarako. Denok batera (gizonak, emakumeak, langileak, pentsiodunak, gazteak), lortuko dugu. Pentsioak eta soldata duink, pentsioa eta gutxieneko soldata, bizi baldintza duinak eskuratzeko aukera emango digutenak. Orain!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen