Arrasate/Eibar lehen zatian liderrari eusteko kapaz izan da

0
674

Bigarren zatian Bilbo Uni nagusitu egin da, eta gure taldeak 5-44 galdu du. Datorren jardunaldian Gaztediri egingo dio aurre, aupa ekipo!

Arrasate Rugby Taldeko emakumezkoen senior taldeak gaur bigarren faseko lehen partida jokatu du.

Izan ere, lehen edo sailkapen fasea gainditu zuen, eta gaur liderraren aurka jokatu du.

Lehen zatia, euripean jokatutakoa, lehiatua izan da eta bilbotarrak 0-12 aurreratu diren arren, arrasatear-eibartarrek aldea murriztea lortu dute: 5 eta 12.

Markagailu honekin iritsi gara atsedenaldira, esperantzarako emaitza batekin, baina 2. zatian Bilbo Uni nagusitu egin da, eta azken emaitza 5-44 izan da.

Datorren jardunaldian, Joseba Zabala eta Asier Delgado entrenatzaileen taldeak Gasteizen jokatuko du, Gaztediren aurka.

Aupa ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen