Testua eta kartelak: Bastida akademia
Zure lan-profila hobetu nahi duzu? Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, doako ikastaro ugari eskaintzen dizkizu, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Gizarte funtsak diruz lagunduta, bai langabeentzat bai lanean daudenentzat, Bastida Akademian emango direnak.
Prestatu zaitez eta hobetu zure lan aukerak!
Langabeentzako ikastaroak:
Ikastaro hauek Profesionaltasun Ziurtagiriak dira, zure gaitasun profesionalak aitortzen dituen eta lan-merkatuan sartzen laguntzen dizun ziurtagiri ofiziala.
- Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa: Adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen zaintza egoitzetan edo eguneko zentroetan. (Lan-eskaera handia duen sektorea).
- Eraikinetako eta lokalen gainazalak eta altzariak garbitzea: Ingurune desberdinetan garbiketa profesionala egiteko beharrezkoak diren teknikak eta ezagutzak eskuratu.
- Ile-apaindegiko laguntzaile-zerbitzuak: Ile-apaindegiaren munduan hasi, profesionalen laguntzaile gisa lan egiteko gaitzen zaituen ikastaro honekin.
- Salmenta-jarduerak: Bezeroarentzako arreta, salmenta-teknikak eta stocken kudeaketa trebetasunak garatu, merkataritza-sektorean lan egiteko.
- Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen babesa: Segurtasun pribatuko profesional gisa prestatu eta sektore horretan lan egiteko beharrezko akreditazioa lortu.
- Tentsio baxuko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak: Elektrizitate-sektorean lan egiteko ezagutzak eta trebetasunak eskuratu.
- Informatika-alfabetatzea: internet: Internet eta oinarrizko informatika-tresnak erabiltzen ikasi, mundu digitalean moldatzeko.
- Elikagaien manipulatzailea: Elikagaien manipulatzailearen txartela lortu, ostalaritza eta elikadura sektorean lan egiteko ezinbestekoa.
- Sukaldaritza: Sukaldaritza profesionalaren oinarriak ikasi eta jatetxeetan, hoteletan edo jantokietan lan egiteko prestatu.
- Taberna eta kafetegi zerbitzuak: Tabernari, kafetegi edo jatetxeetan zerbitzari gisa lan egiteko beharrezko trebetasunak eskuratu.
Lanean daudenentzako ikastaroak:
Ikastaro hauek, oro har, laburrak eta praktikoak dira, zure lanarekin bateragarriak izan daitezen eta zure sektorean espezializatzeko pentsatuta.
- Administrazioa:
- Kontabilitatea eta zergak
- Nomina.
- Txartel profesionala / Lanbide-txartelak:
- Karga-manipulazioa eskorga jasotzaileekin,
- Plataforma jasotzaileen operadoreak
- Zubi-garabiaren operadoreak
- CAP birziklatze-ikastaroa.
- Informatika:
- Excel aurreratua
- Ofimatika.
- Diseinu grafikoa:
- Argazkigintza digitala eta irudien tratamendua.
- Soziosanitarioak: (Profesionaltasun Ziurtagiria)
- Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa, Lehen sorospenak.
- Hizkuntzak:
- Ingelesa
- Frantsesa.
- Sukaldaritza:
- Sukaldaritza osasungarria
- Pintxoen elaborazioa
- Sushiaren elaborazioa
- Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa
- Pasta italiarrak
- Glutenik gabeko sukaldaritza eta gozogintza
- Gozogintza aurreratua.
Baldintzak:
- Langabeentzako: Lanbiden izena emanda egotea.
- Lanean daudenentzako: Lan-kontratua izatea.
Ez itxaron gehiago!
Ikastaroen eskaintza osoari, datei, ordutegiei eta sarbide-baldintzei buruzko informazioa eskatu 943 79 35 33 telefonoan edo www.bastida.es web orrian









