Xaiborrek gaztetxoei zuzendutako disko festa eskaini du Herriko Plazan, Ibai-Arteren gabonetako programaren baitan. DJ gernikarrak haur guztiak eta heldu batzuk ere dantzan jarri ditu bere koreografiekin.
Aipatzekoa da goizean ere Ibai-Arteren programak, Tote Bag tailerra eskaini duela Seberon Txatxilipurdirekin elkarlanean. Bihar 18:30ean berriz, gabon programari amaiera emateko, “Fiebre de sábado noche” taldea irtengo da kalejira ibiltarian, Maiatzaren Bata plazatik hasita.









