Herriko Plazara iritsi aurretik, Txoronpiok, Txoronpiak, Lamiak eta Galtzagorriek gutunak jaso dituzte herriko hainbat auzoetan, gutunak entregatu gabe umerik geratu ez zedin bermatzeko.
Munarren hasi dute ibilbidea eta Uribe auzoa, San Andres, Aprendices plaza, Musakola eta Santa Teresan egon dira. Herriko hainbat bolondres aritu dira hauek auzo guztietara garaiz heldu zitezen laguntzen.
Arrasateko txistulari eta trikitilariekin dantzan ibili dira, Galtzagorriak beti bezain bihurri eta jolasti agertu dira eta auzo guztietan alaitasuna nagusitu da.
Arratsaldean Olentzeroren txanda izango da, 18:30ean Monterronetik egingo du agerradia eta Otalora, Maala eta Portaloia zeharkatuz Herriko Plazara helduko da.

































