MARAREN ALDEKO EGUNAREN ANTOLATZAILEEK “MAREA MORE HANDI BAT” EGITERA DEITZEN DUTE

0
883

Gure herrikidearen bizitzaren aldeko borrokan, familiak herriko taldeen laguntzarekin egitarau solidarioa, kulturala eta jai zalea antolatu du, urtarrilaren 4rako, zapatua.

Kartela: Familia – Mara CLN1 ekimena.

Familiak eta Mara CLN1 ekimenak pozarren aurkeztu dute egun berezirako kartela, “hemen dago jada gure kartel bikaina!!!!”.

“Mararentzat egun oso berezia izatea gura dugu. Eta ziur gaude horrela izango dela, bai laguntza itzela izan dugulako, bai egitarau guztia oso gogotsu antolatu delako”.

“Zuek guztiak itxaroten zaituztegu larunbatean, urtarrilaren 4an Seber Altube plazan, eta zuen MaraCLN1 kamiseta moreekin etorriz gero askoz hobe”.

“Eta gauean… beste behin diogu!!!!! Kontzertu bikainak Gaztetxean!!!! Batten gaixotasunari ikusgaitasuna ematera goaz. Marea more handi bat egitera goaz!!!!!!”.

Seber Altube plazan 11:00etan TXOSNAREN IREKIERA, 15:00 arte zabalik, Mondravember elkartearen laguntzaz, musika DJ Iver-en eskutik, eta bertsolari zein txalaparta saioekin.

11:30ean Seberotik hasita KALEJIRA:

  • Erraldoi eta Kilikien Konpartsa
  • Arrasateko Trikitixa Eskola
  • Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak
  • Arrasateko Txistulari eta Gaiteroak

Gaztetxean gaueko 22:00etatik aurrera KONTZERTUAK:

  • Oihu!
  • Aiama taldea
  • Malaña

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen